PreguntePregunte por correo electrónicoPregunte por chat

Consulta

Kaixo,

Jakin nahi nuke Haur Liburutegiko funtsak nola antolatu ohi diren: CDUaren bidez, alfabetikoki...

Milesker 16/02/2021

Egun on,

Haur saileko funtsak antolatzeko ez dago arau zorrotzik, liburutegi bakoitzaren behar eta interesen arabera antolatzen baitira. Hori bai, badira liburutegi gehienetan errepikazen diren jarraibide eta erizpide zenbait. Esaterako, funtsak adinka antolatzea eta Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU) ahalik eta gutxien erabiltzea.

Gure liburutegiko (Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Arabako Foru Liburutegia) Haur Sailaren antolakuntza adibide egoki bat izan daiteke:

1. Literatura obrak:

Adinkako sailkapen bat egiten dugu.

- 0-3 urte bitartekoentzako obrak (kutxa irekietan gordeak).

- 3-6 urte bitartekoentzako obrak: lehen irakurketak (gaika sailkatuak: Bakarrik irakurtzeko, Ikasteko, Errimak eta abestiak, Begiratzeko, Elkarrekin irakurtzeko...).

- 6-12 urte bitartekoentzako obrak. Literatur generoka sailkatuak: 82-1 Olerkiak; 82-2 Antzerkia; 82-31 Egiazko bizitza; 82-33 Abenturak; 82-35 Humorea...

Obra hauen irakurtzeko gomendaturiko adina kolorezko gometxen bidez adierazten dugu (oria 7-8 urtekoentzat, urdina 9-10 urtekoentzat, berdea 11 urte baino gehiagokoentzat).

- Nerabeentzako literatura.

2. Dibulgazio obrak SHU bidez sailkatzen ditugu (031 Entziklopediak, 1 Filosofia, 379 Eskulanak, 504 Ingurunea...). Haurrentzako dibulgazioa eta nerabeentzakoa bereizturik.

3. Bestelako materialak gune ezberdinetan kokatzen ditugu: komikiak, DVDak, Musika, Album ilustratuak, euskara edo gaztelania ez diren beste hizkuntzetan idatzitakoak, aldizkariak, Gurasoentzako liburutegia, Liburuzainentzako materiala...

Hala ere gurea adibide konkretu bat besterik ez da, hurrengo esteketan beste liburutegi zenbaitzuren Haur eta Gazte Sailaren antolakuntza aurki dezakezu:

http://www.irun.org/bibliotecainfantil/comunes/contenido.aspx?arbol=1&clave=4107&tipo=F&idioma=2&dedonde=fichas

https://www.bibliotecaspublicas.es/eu/Bibliotecas/basauri.html

https://udala.tolosa.eus/eu/zerbitzuak/kultura-gazteria-jaiak/liburutegia/aurkezpena/haur-liburutegia

https://www.bibliotecaspublicas.es/caceres/Infantil/Colecciones.html



Lagungarria izan zaizulakoan, mila esker gure zerbitzua erabiltzeagatik.