PreguntePregunte por correo electrónicoPregunte por chat

Consulta

Nafarroako liburutegi publikoetan, liburuak sarbide irekiko geletako apaletan jartzea goitik behera eta ezkerretik eskuinera ala behetik gora eta ezkerretik eskuinera al dago? 05/10/2020

Egun on

"Galdetu, liburutegiek erantzungo dute" zerbitzua Espainiako Estatu osoko zenbait liburutegik eskaintzen duten zerbitzu kooperatiboa da. Jakinarazten dizugu oraingoan Nafarroako Liburutegiarekin harremanetan zaudela, Nafarroako liburutegien sistema burua eta 93 liburutegiz osatuta.

Egin duzun galderari dagokionez liburutegi honetan, ohikoa den moduan, liburuak goitik behera eta ezkerretik eskuinera kokatzen dira apaletan.

Mila esker gure zerbitzua erabiltzeagatik eta lagungarri izanen zaizula espero dugu.

Nafarroako Liburutegia.